Birle

sábado, 24 de noviembre de 2007

BIRLEKO IDI PROBAK


KINTXOPEKOETAN PISU NEURTUAN

"XIX ANDER DEUNA SARIA"


"Birle" Herri Kirol Ekarteak antolatuta atzo,barikua, emon jaken hasiera eta gaur amaittu dira. Saioak gaueko 9etan, guztira 6 buztarri.
eta hauexek markak eta sailkapena:

.1º) Karmelo Bikandi................. 57 untze justu
Akulariak: Lopene/Jon Iñaki
.2º)Juan A. Bilbao ..................... 55 - 3/4 - 4,70m

.3º)Anaitz Elordui ...................... 51 - 1/2 - 6,90m.

.4º)Hotel Rte.Loramendi ......... 46 justu

.5º)Bittor Etxebarria ................ 39 justu

.6º)Mañukobenta jatetxea....... 37 - 1/2 - 1,45m.

Probalekua inauguratu zanetik 25 urte pasatu dira eta ospakizun hau aprobetxatuz antolatzaileek omenalditxo bat eskaini deutse lehenengo idi probak ospatu zirenean epai lanetan ibili ziren Sabino Urrutia eta Doroteo Elortegi'ri. Sabino berak hartu eban eskeinitako "plaka" eta Doroteo, ez dagoelez gure artean, bere semeak hartu eban plakatxua.
Antolatzaileak, eskertzen dittu laguntasunak eta bereziki Jose Anjel Unibaso, Joseba Unibaso, "Karpi" eta Lander Plazak eskeinitakoa.

No hay comentarios: