Birle

domingo, 17 de febrero de 2008

GATIKAKO SAILKAPENA


KINTTOPEKOETAN


Gaueko 21:00 inguruan amaittu da lehenengo eta azken saioa.Lau buztarri apuntatukoak eta laurak lehiatu dira. Lehiaketa polita, ikusi dabe bertara urbildu dan jende pilak. Lehenengo eta bigarren geldittu diran idien arteko lehiaketa gogorra izan da. Aurretik Sistiagan idiek 51 untze pasatxo eginak eta bazirudien mantak lepoan zituela baina, Patxi Illarretan idi pare sendoak, nahiz eta nahiko motel abiatu hasieran, azkenean ondutzea lortu dabe. Adi eskuineko idi horregaz. Saioa ederra Gatikako probalekuan, idiak jo barik untze pila bat. Ea horrelaxe jarraitzen badabe.

Azkenean sailkapena honela gelditu da.

1º-Patxi Illarreta .......... 52 untze justu
2º-Sistiaga ..................... 51 - 0/0 - 1,90m
3º-Rafa Illarreta .......... 44 untze justu
4º-Juanjo Etxebarria .. 39 - 0/0 - 2,55m.

Argazkian, Illarreta aita semeak, mantak, txapelak eta garaikurra. Beraz ondo horniduta. Gaurko bidaia ondo aprobetxatu dabe.
Kirru

No hay comentarios: