Birle

lunes, 5 de mayo de 2008

LEIOA - ONDIZ: MAIATZA/08 OMENALDIA


BELARRETA, PEDERNALES, KARBALLO ETA JOSEBA OLABARRIETARI OMENALDIA


Igandeko saioa, Maiatzak 4, aprobetxatu eben antolatzaileek lau gizon "haundi" , idi proba inguruan oso ezagunak direnak, omentzeko. Probalari, akulari eta saletu amorratuak direnak. Alde batetik Jose Salegi "Belarreta" eta Nikolas Pedernales probalariak, hamaikatxu urtetan probalekuz probaleku ibili izan direnak euren idiegaz eta oraindik bere Pedernalesen idiak badabiltza programak osatzen. Bestalde Jose Luis Ugarte "Karballo" Goiherriko akulari famatua, aspaldidanik "erretiratuta" izan arren proba lekuetan ohiko dana. Eta azkenik Joseba Olabarrieta saletu amorratua, idi probak non Joseba han. Ondo merizitako omenaldia egin deutze Ondiz-Leioako antolatzaileek. Jarrai dezala horrelaxe eta guk ikusi daiguzela.

No hay comentarios: