Birle

sábado, 7 de junio de 2008

MAÑU-2008: EMAITZAK

IV. ARRONATEGI SARIA
Maiatzak 31an hasi arratsaldeko 21:00h. eta gaur azken saioa, eta hauexek parte hartzaileen txandak:
31/5 (21:00h.): 1ºUriagereka, 2ºL.Jatetxea
02/6 (21:00h.): 1ºN.Telleria, 2ºIzeta, 3ºZerain
03/6 (21:00h.): 1ºFrantxilla, 2ºLaski, 3ºIrarreta
04/6 (21:00h.): 1ºAkuleti, 2ºMañuko B. 3ºAlegria, 4ºPedernales
06/6 (21:00h.): 1ºAburuza, 2ºBasoarte, 3ºM.San Pelaio
07/6 (22:00h.): 1ºSolaguren, 2ºNardiz, 3ºI.Lopategi, 4ºTxertudi
Urdulizeko antzera hemen bere azken egunean markak, antolatzaileen aldetik saioak ondo preparatuta dudarik gabe, trebetasunez. Iñaki Lopategiren bustarriak, Leioan irabazita itxaropentzu agertu dira, ondu bigarren saioan Zerainen idiek ipinitako marka, baina ez deutze balio izan txapela buruan jartzeko, Txertudiren bustarria falta lehiatzeko eta hauek lehengoan jarraitzen dabe. Irabazten.

SAILKAPEN NAGUZIA:
01º- B.Txertudi ............................ 54 - 0/0 - 3,10m.
Akulariak: J.i.Urrutia/Jabea
02º-Iñaki Lopategi .................... 54 untze justu
03º- Zerain .................................... 51 - 1/4 - 4m.
04º- Pedernales .......................... 49 - 0/0 - 2,67m. (Herriko Lehena)
05º- Frantzillaberri ................. 46 - 3/4 - 5,10m.
06º- Nardiz .................................. 46 untze justu
07º- Laski ..................................... 45 - 0/0 - 3,15m.
08º- Aburuza .............................. 45 - 0/0 - 0/0m.
09º- Migel Sanpelaio .............. 41 - 1/2 - 6,18m.
10º- Akuleti ................................. 40 - 0/0 - 4,15m.
11º- Letea Jatetxea .................. 39 - 1/4 - 0,33m.
12º- Mañuko Benta .................. 39 - 0/0 - 1,11m.
13º- Rafa Alegria ...................... 37 - 0/0 - 4,10m.
14º- Izeta ..................................... 37 - 0/0 - 3,80m.
15º- Basoarte ............................. 36 - 0/0 - 3,20m.
16º- Nerea Telleria .................. 32 - 0/0 - 2,50m.
17º- Solaguren .......................... 32 - 0/0 - 0,56m.
18º- Irarreta .............................. 31 - 0/0 - 3,22m.
19º- Uriagereka ....................... 23 - 1/4 - 6,56m.
Domekako saioa oso osoan hatzeratu zen asteazkenerarte, ekainak 4. Arazoak izan zituen denboralagaz eta ezineskoa ospatzea. Parte hartzeko izan ziren laurak Bermiokoak izateak kalte gutziago jabeeri baina hala ta guztiz bere antolatzaileentzat konpromisoa eta inpotentzia.Ezin ezer egin "elementuen " haurka. Merezi dabe ba hainbeste lan egiten daben antolatzaileak norbaiten bultzadatxu bat. Balego probalekua estalita ezen gertatuko holakorik, baina idi probatan lortutako diruagaz ez da erreza izango teilatua egitea. Bermioko Udalak emango balu bultzadatxu bat, gainera ikusita estali barik dagoen probaleku bakarra dala Bizkaian. Aurtengoa nola edo hala atera dabe aurrera, baina datorren urteari begira ea zerbait egiten dan.
Oharra: Zapatuko saioan izan behar zuen Nardizek bere, baina bere amaren hileta izan zen egun berean eta bere parte hartzea bertan bera gelditu zen.
Antolatzaileen haldetik doluminak Nardizentzat eta bere senitartekoentzak, baita Birle Herri Kirol Elkartekoen aldetik ere.
Ostiraleko saioan Irarreta Anaiak ez dau izan lehiatzerik, krotalagaz izan dau arazoren bat.

No hay comentarios: