Birle

sábado, 25 de octubre de 2008

URDULIZ 2008


XVII. URIBE KOSTA TXAPELKETAKO FINALA

Gaur lehiatu dira Urdulizko "Iparralde" polikiroldegian kokatuta dagoen probalekuan sei idi pare aurretik sailkatuta izan direnak. Aipatu behar, final honetarako sailkatzen direla Bizkaiko sei idi pare."Uribe Kosta"ko probalekuetan lortutako puntuazioari esker. Hauek dira Meñaka, Bakio, Urduliz, Berango, Birle, Jatabe, Laukiz eta Getxo. Muguruza izan da sailkatutako bat, baina idi baten osasun arazoagatik ezin izan dau parte hartu. Bere lekua zazpigarren sailkatuta egondan Rafa Alegriak hartu dau. Jakina da idi bikotea eta bere izena ezin dala aldatu puntuatzen jarraitu gura badau. Hau da, aipatutako lehenengo probalekuan lehiatzen diran idi bikotea eta izena izan beharko dira besteetan bere. Idirenbat aldatzen bada, edozein arrazoigatik, edo idiak bardinak izan da izena aldatzen bada ez dabe puntuatuko. Horrela izaten da BBK eta CORTE INGLES txapelketetan bere.
Ohikoa izaten dan bezala Final hauek sesio bitan ospatzen dira, lehenengoa arratsaldeko bostetan eta bestea gaueko hamarretan. Gaur, arratsaldekoan egin dira gainditu beharreko markak, Landazabalek ipinita. Probalekura urbildu dan jendeak izan dau itxaropena Goiherriko Juan Agustinen idi pareagaz, gaueko sesioan, baina ezineskoa , nahiz eta urbildu.

Honela izan dira txandak:
Arratsaldean: Iketza, Landazabal, Nardiz
Gauean: R.Alegria, Juan A. Bilbao, Txertudi

Honela gelditu da SAILKAPEN NAGUSIA:

01.Landazabal (Laukiz)..............48 - 1/4 - 5,66 m. (57kg) Lopene/Urrutia
02.-Juan A. Bilbao (Goiherri)... 46 - 3/4 - 6,5m. (108kg) Lopene/Iketza
03.-Iketza (Etxebarria)............... 46 - 0/0 - 2,15m. (51 kg) Lopene/Iketza
04.-Txertudi (Kortezubi)......... 42 - 0/0 - 6,15m. (70 kg) Lopene/Jonathan
05.-Nardiz (Birle)..................... 40 - 0/0 - 3,65. (00 kg.) Urrutia/Iketza
06.-Rafa Alegria (Bermio)...... 25 - 0/o -1,55m. (70 kg) Asier Alegria/Lopategi

No hay comentarios: