Birle

miércoles, 19 de marzo de 2008

BAKIOKO EMAITZAK


XLIII. SAN JOSE SARIA (URIBE,CORTE INGLES,BBK)
Zorte txarra euki dabe Bakioko antolatzaileak aurten. Hainbeste lan eta ardura hartu behar idi probak antolatzeko eta nahiko arazo probak amaitu aurretik. Astelehenean idi pare batek debekua, beste batek lehia bertan bera utzi behar, albaitariaren aginduz, Astearteko saioa bertan behera oso osoan. Azkeneko egunean bere, idi pare batek debekua, beste batek krotalagaz arazoa eta ezin lehiatu, e.a. Zaletuen erantzuna ona, azken egunean batez bere, probalekua gainezka izan zan. Bat baino gehiago frustratuta izango zan baina antolatzaileen esku ez dot uzte dagonik, aspaldidanik idi probatan dagoen egoera eta arazoak konpontzeko giltza, nahiz eta kaltetu haundienak izan. Hori da hemen argi dagon gauza bakarra. Norbaitek konpondu ahal izango ote dau idi probetan dagoen egoera, zori txarreko zerbait pasatu aurretik ???.
Kontuak kontu, honela gelditu da behin betiko Sailkapena:

01º-Bittor Txertudi ......... 42 untze justu
02º-Iñaki Lopategi ...........40 - 0 - 4,75m.
03º-Nardiz ........................40 - 0 - 2,60m.
04º-Celestino Aburuza ....38 untze justu
05º-Basoarte ....................36 - 0 - 0,90m.
06º-Egoitz Lopategi ........34 - 3/4 - 0
07º-Patxi Illarreta ..........32 untze justu
08º-Mikel San Pelaio ...... 24 - 3/4 - 0,70m.
09º-Iñaki Oliden .............24 - 0 - 2,95m.
10º-Xabier Solaguren .... 21 - 0 - 4,10m.
Badirudi, Laskik ez dauela parte hartu gura izan, eztabaida baten ondoren, Azteartean izan behar zauen.
Arazoak euki dituenak lehiatzeko, hauexek dira:
-
Letea Jatetxea, Astelehenean izan behar zauen
-Nerea Telleria, Asteartean izan behar zauen
-Zerain, Asteartean izan behar zauen.
-Artola, Azteazkenean izan behar zauen
-Rafa Illarreta, Azteazkenean izan behar zauen (krotalak)
Iturria: Antolatzaileek zuzenean eskainita.

No hay comentarios: