Birle

lunes, 17 de marzo de 2008

LAUDIO: IDI GAZTEEN PROBA (KINTTOPEKO)


XXXVIII.VIERNES DE DOLORES SARIA

Atzo, Domeka arratsaldeko 17:30etan proba hauen azken saioa, Julian Subiñas, Beobate eta Bentatxo izan ziren lehiatzeko, baina azken honek ez zauen amaitzerik izan buztarria apurtu bai zauen eta gero arazoak izan zituen idi bat kontrolatzeko eta epaileak bertan bera iztea erabaki zauen. Aurreko egunean Muebles Urrutian idi pare bikainak, ondo gidatuta Jon Iñaki eta Aitoren akulupean eta Iñaki Urrutia erlojuagaz, jarritako markak inork ezin zituen ondu, beraz honela gelditu da behin betiko sailkapena:
01º-Muebles Urrutia ........ 54 - 0 - 1,80m.
02º-Juan A. Bilbao ............ 51 - 1/4 - 4,94m.
03º-Basañez Gondra ........ 51 untze
04º-Amaia Oliden ............ 50 untze
05º-Beobate ...................... 46 - 3/4 - 0
06º-Sistiaga ...................... 45 untze
07º-Mikel Urrutia ........... 43 - 0 - 4,04m.
08º-Igeldo ......................... 42 - 0 - 3,83m.
09º-Julian Subiñas .......... 38 - 0 - 3m.
10º-Jose A. Kaiero ........... 36 untze
11º-Orozko Anaiak .......... 32 untze
12º-Nardiz ........................ 18 - 0 - 5,37m.
Asociacion Deportiva Berrio, Juantxo Ortiz buru dala, izan da antolatzailea. Hainbat babesleren ezaugarriak ikusi ziran bertan, zaletuen aldetik erantzuna ona eta leku gehienetan ikusten ez dan gauza: Jende gazte pila bat, laguntzaile lanetan. Formula ezkatu beharko zaie antolatzaileari. Antolatzaile hauek merezi dabe Laudioko Udalak "bultzadatxu" bat egitea. Probalekua eztalita balego, beste leku baten ezin bada bertan. Ea egia izaten dan, kontuan hartu beharko leuke bere Araba osoan probaleku bakarra dala, horrexegatik bakarrik merezi dau zerbait egitea. Ea datorren urtean bertara urbiltzengarenok mobimendurenbat ikusten dogun. Badaukat itxaropena.
Kirru
Iturria: Sabin Latorre,Miguel Angel, Juantxo Ortiz (Antolatzaileak)

No hay comentarios: